Petrolioari Buruzko Informazioa

ZER DA PETROLIOA ???
Likido oliotsua, ura baino arinagoa da eta gasolinas osatuta dago. Lurraren barnean aurkitu dezakezu, baina ezingo duzu gorantza atera, harrapatuta dagoelako.Oso azkar hartzen du su, eta erabilera ugari ditu. Beren erabilerak 3 zati desberdinetan zailka ditzakegu:
1. Gaseosoako
  • Metanoa + etanoa; etxeko erabilpenerako
  • Hiri - gasa, etxeko erabilpenerako
  • Gas Naturala
  • Petroliotik likidotutako gasak ( PLG ); adibidez butanoa eta propanoa, etxerako
  • Gas Pobrea edo Argiteriako Gasa
  • Azetilenoa; soldatzeko
2. Likidoak
  • Gasolina; errekuntza - motorrean
  • Kerosenoa; hegazkin - motorrean
  • Gasolioa; diesel motorrean eta berogailuan
  • Fuel - Olioa; zentral termikoetan
  • Olioak, lubrikatzaileak, ...
3. Solidoak
  • Argizariak, parafinak, betunak eta baselinak erabilpen industrialetarako
  • Mundruna ( alkitrana ), bideetako zoladura, terraza eta teilatuak iragazgaitzeko
NOLA SORTU ZEN PETROLIOA ???

Petrolioa milioika urtean zehar formatutako substantzia da. Likidoa denez, leku batetik bestera mugitzen da lur azpian. Horregatik, zaila da nola sortu zen ziurtasunez jakitea. Gehienek esaten duten teoria hauxe da:

Petrolioa duela milioika urte hasi zen formatzen, itsasoko mikroorganismoak elkarren gainean metatzen hasi zirenean. Itsasoko korronteek itsasertzera bidaltzen zituzten horietako asko eta bertan hil egiten ziren. Horrela, mikroorganismoak hilak gainean harea eta buztina metatu ziren. Materia organikoa lurpean geldi, deskonposatzen hasi zen eta horrela Petrolioa sortu zen.

ZER DAGO PETROLIOZ OSATUTA ???


Petroliotik ateratzen diren produktuek, gaur egun garrantzia asko dute. Erabiltzen ditugun gauza gahienak zuntz sintetikoak, plastikoak, kautxua, gurpilak, asfaltoa, garbigarriak, lubrifikatzaileak, nekazaritza zein medikuntzako hainbat produltu kimiko, ...
Baina nola liteke gai bakarretik hain gauza desberdin ateratzea ???
Erraza, : Petrolio gogorrarekin tratatu, ondoren behin eta berriz zatitu eta jarraian zatiak zatitu.

PETROLIOAREN ABANTAIAK ETA ERAGOZPENAK:

Egia da gure inguruan dauden hainbat gauza Petrolioz osatuta daudela, adibidez: Erregaiak, poltsak, eta beste hainbat guza ere.
Baina ere onartu behar dugu munduan Petrolioa asko kutsatzen duela.
Orduan esan genezake hainbat Abantaiak daudela, baina hainbat Eragozpen ere.

ABANTAIAK:
  • Hainbat gauza egin dezakegu.
  • Trasporteak: Kotxeak, Hegazkinak, ...
  • Merkea izan daiteke.
  • Gerorako gorde daiteke.
  • Energia iturritik erabilena da.
ERAGOZPENAK:
  • Oso kutsakorra da.
  • Baliabide berriztaezina da.
  • Ezin da uretan disolbatu.
  • Energia iturri eskasa da.